KANTUEN ZERRENDA
A
Your Title Goes Here
AI, SIMON
Ai, Simon, Simon, Simon,
errotapean, errotapean,
ai Simon, Simon, Simon,
errotapean lo zegon (Bis)
Trailara, larara,
lararararararararara,(Bis)
An kuran, kuran, kuran,
arrokapean, arrokapean
an kuran, kuran, kuran,
arrokapean, Ambrosi (Bis)
Trailara, larara,
lararararararararara,(Bis)
Ai Simon, Simon, Simon,
errotapean, errotapean,
ai Simon, Simon, Simon,
errotapean hor konpon (Bis)
AGUR XUBEROA
Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sarthü nintzan kuraiaz betherik
plazerez gose eta büruan hartürik
behar niala alegera bizi
bostetan geroztik, nigar egiten dit, Xiberua zuri.
Agur, Xuberua, bazter güzietako txokorik eijerrena
agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak
bihotzan erditik bostetan elki deitadazüt hasperena
zü ützi geroztik bizi naiz tristerik, abandonaturik,
ez baita herririk, Paris ez besterik, zü bezalakorik.
Palazio ederretan gira alojatzen
eta segür goratik aire freska hartzen
gain behera so eginik beitzait üdüritzen
orin gainean nizala agitzen, bena ez dira hemen
bazterrak berdatzen, txoriak kanthatzen!
Agur, Xuberua, bazter güzietako txokorik eijerrena
agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak
bihotzan erditik bostetan elki deitadazüt hasperena
zü ützi geroztik bizi naiz tristerik, abandonaturik,
ez baita herririk, Paris ez besterik, zü bezalakorik.
Ametsa, lagün nezak ni Atharratzerat
ene azken egünen han iragaiteat
Orhiko xoriaren kantüz behatzera
barka ditzan nik egin nigarrak, hots, xiberutarrak
aitzinean gora eskualdün bandera!
Agur, Xuberua, bazter güzietako txokorik eijerrena
agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak
bihotzan erditik bostetan elki deitadazüt hasperena
zü ützi geroztik bizi naiz tristerik, abandonaturik,
ez baita herririk, Paris ez besterik, zü bezalakorik.
B
Your Title Goes Here
BAGARE
Araban bagare Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
Ta Bizkaian bagara,
baita ere Lapurdin ta Nafarran.
Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara nahiz eta
hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.
Herri bat dugu osatzen eta
gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen .
Bagare, bagera
bagire, bagara
euskera azkartzeko
oraintxe dugu aukera
Bagare, bagera
bagire, bagara
Euskadi askatzeko
oraintxe dugu aukera
BAKE MINA
Gizadiak maite-mina,
Izadiak arreta-mina,
Etorkinak herri-mina,
Herri umek bake-mina.
Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile.
Zatiketak etsipena,
Elkarketak itxaropena,
Gorrotoak pairamena,
Bakermenak askapena.
Solasbide, elkarbide,
Maitabide ta askabide,
Zuzenbide, bakebide,
Oro dire zorionbide.
C
Your Title Goes Here
CABALLO PRIETO
Caballo prieto azabache,
cómo olvidarte te debo la vida.
Cuando iban a fusilarme,
las fuerzas leales de Pancho Villa.
Aquella noche nublada,
una avanzada me sorprendió
y tras de ser desarmado
fui sentenciado al paredón.
Ya cuando estaba en capilla,
le dijo Villa a su asistente,
me apartas ese caballo
por educado y obediente.
Sabía que no me escapaba
y solo pensaba en la salvación,
y tú mi Prieto Azabache
también pensabas igual que yo.
Recuerdo que me dijeron
pide un deseo pa’ justiciarte
yo quiero ser fusilado en mi caballo
Prieto Azabache.
Y cuando en tí me montaron
y prepararon, la ejecución,
mi voz de mando esperaste y
te abalanzaste contra el pelotón.
Con tres balazos de Mauser,
corriste azabache, salvando mi vida,
lo que tú hiciste conmigo
caballo amigo no se me olvida.
No pude salvar la tuya,
y la amargura me hace llorar,
por eso Prieto Azabache
no he de olvidarte nunca jamás.
CORRIDO MAZATLÁN
Hoy que el destino me trajo hasta esta tierra
Donde el Pacífico es algo sin igual
Es necesario la banda del Recodo
Para cantarle un corrido a Mazatlán
Yo sé que debo cantar con toda el alma
Para esta gente que es puro corazón
A ver si llega mi canto a la montaña
Y hasta en el faro se escuche mi canción
Ay, qué bonito Paseo del Centenario
Ay, qué bonita también su catedral
Aquí hasta un pobre se siente millonario
Aquí la vida se pasa sin llorar
Yo soy fuereño, nací de aquí muy lejos
Y sin embargo les digo en mi cantar
Que tienen todos ustedes un orgullo
El gran orgullo de ser de Mazatlán
Musika
Esas mujeres que tienen por mujeres
Ante las rosas las pueden comparar
Porque el aroma que tienen los claveles
Lo tienen ellas y tienen algo más
Y de sus hombres pues ¿qué podría decirles?
Que son amigos y nobles en verdad
Y sin que olviden sus típicas arañas
Qué lindo es todo lo que hay en Mazatlán
Ay, qué bonito paseo del Centenario ………..
Yo soy fuereño…………………
D
Your Title Goes Here
DAMA GAZTE XARMANT BAT
Dama gazte xarmant bat jiten zaut bixtara,
Iduritzen baitzeraut zeruko izarra!
Ama batek hazteko, hori zerbait bada;
Gure salbatzaileak kontserba dezala!
Lala lala lala, kontserba dezala …
“Gau on gizon gaztea, konpañiarekin Gostu
du egoitiak ixtant bat zurekin; Badakizu
mintzatzen errespeturekin, Jainkoak har
zitzala hil-ondoan berekin”
Lala lala lala, hil-ondoan berekin…
“Ene maite pollita non ote den bizi,
Bazinakikeia zuk haren zerbait berri?
Aspaldi ikustera joan nahia beti …
Errozu ene partez, milaka goraintzi”.
Lala lala lala, milaka goraintzi …
“Ez zenukeia hobe zuhaurek joaitea,
Nitaz igorri gabe komisionea?
Samurturen ote den ez zaitela fida;
Zato enekin eta, biak joanen gira”.
Lala lala lala, biak joanen gira!
E
Your Title Goes Here
EGUN DA SANTI MAMIÑA
Egun da Santi Mamiña
Benetan egun samina
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro nere arima.
Esanen dizut egia
Hau ez da usategia
Erori artean izan nintzaden,
benetan ausartegia.
Egun da Santi Mamiña
Benetan egun samina
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro nere arima.
Itsas aldean izarra
Hari begira lizarra
Euskera salbo ikusi arte,
ez dut kenduko bizarra.
Egun da Santi Mamiña
Benetan egun samina
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro nere arima.
Kantatu zuen oilarrak
Argitzen dira belarrak
Ageda gure martiriari,
moztu zizkaten bularrak.
Egun da Santi Mamiña
Benetan egun samina
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro nere arima.
Bularrak moztu zizkaten (eta)
Euskalerriak diotsa
Solome luze dultzerik gabe,
eman zaidazu bihotza.
Egun da Santi Mamiña
Benetan egun samina
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro nere arima.
Eman zaidazu bihotza (eta)
Ken berriz nahigabeak
Esan noiz garen izanen gure etorkizunen jabeak.
Egun da Santi Mamiña
Benetan egun samina
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro nere arima.
EKI EDER
Eki eder sutan bero,
eskualdun bihotzak oro,
gudukari diten gero,
bilaka gau egunero.
Udazkenean mendiak
urtxoen eho tokiak,
sare eta ehizlariak,
alde guzitan gordeak,
berdin ditugu etsaiak,
gordagian jarriak,
gure seme ta alaben,
oi ebasleak!
Su pindarraren indarra
duelarik sortzen su garra.
Preso ezarri gatua,
nola den amorratua,
berdin dira euskaldunak
gizonik hoberenak,
baina agertzen zimizta,
ziztatu eta.
Bururatu da guretzat,
ilusionen denbora:
jaun haundi bat Parisetik,
jinen zela salbatzera!
Nunbaiteko zeruetan,
badin bada Jainkorik,
guk ez dugu sinestsiko
nagusi denik!
Gizon enganatzailea,
itxuraz baita zintzoa,
aberatsekin dabila.
Ederra dauka mintzoa.
Harek du deliberatzen,
gure ongia zer den,
guk azala, harek mamia
digularik jaten.
G
Your Title Goes Here
GAZTE NAIZ ETA LORIOS
Gazte naiz eta lorios,
Izpiritua kurio (bis)
Batez agrados, bertzeaz jelos
Mutil gaztekin , gau oros,
Mutil gaztekin, gau oros eta
Nola naiteke, maluros.
Aitak eta amak, etzaten dira.
Biak gainbera, begira ( bis )
Ez dira nitaz, anitz oroitzen
Biak ontsa, direnian
Jeloskeriarik, ez izaiteko
Ni maiteñoaren, ondoan.
Ate xokoan, makila eta
lehio azpian, zurubi ( bis )
Ene maitia, hamdik sartzen da
Sekeretuan, prudenki
Sekeretuan, prudenki eta
Amak oraino, ez daki.
GOGOAREN BAITAN
Erabaki nuen, tinko ta fermuki, ez zitzaidala gertatuko
Maitasun sareetan, ez nintzela berriz , uste gabean eroriko
Bi begi izpitsu, irripar ezti bat , izan dira nere gailtzaile
Geroztik hor nabil, arantzetan dantzan, ezinezko amets sortzaile
Zu hor zaude, dantzan jauzitan,
zer debru bada pasatzen zait gogoaren baitan
Musika
Urrezko txanpon bat, emango gogo nuk , sorgin bat bilaka banedi
Ezina egikor, aldatzeko aiña, gezurra bihurtzeko egi
Zer den ona edo, zer ote den txarra, jakin beharko nukelarik
Sumendi gainean, erretzen ari naiz, ba al dago irten biderik
Zu hor zaude, dantzan jauzitan,
zer debru bada pasatzen zait gogoaren baitan
Musika
Geroak zer dakar, ez dut pentsatu nahi, uneak nahi ditut bizi
Lau egun dira ta, bi omen lainotsu, galtzera ez ditut nahi utzi
Hitzaren jokoan, itxura emanez, gorde nahiko nuke dena
Biluzia nauzu, izan zarelako, egoera hunen sormena
Zu hor zaude, dantzan jauzitan,
zer debru bada pasatzen zait gogoaren baitan (x2)
pasatzen zait gogoaren baitan
pasaten zait gogoaren baitan
pasatzen zait gogoaren baitan
H
Your Title Goes Here
HABANERA
Berriro itzuliko balitz
iragan denbora arrotza,
berdin kontsumi nezake
bainilla gozo artean.
Itsaso urrun batetan,
irudimena galdurik,
udaberriko euritan
larrosak bizten ikusiz.
Osaba komertzianterik
ez nuen izan Habanan,
pianorik ez zegoen
bizi nintzen etxe hartan,
neskatxen puntilla finak
udako arratsaldetan,
errosario santua
neguko gela hotzetan.
Ezpainek gordetzen dute
ezpain bustien gustua,
desiozko hotzikaran,
etsipenaren tamalez.
Gauak zelatan dakusa
kontzientzia bilutsik,
badoaz ordu geldiak
gogorapenen hegalez.
Jaio ginen, bizi gera,
ez dugu ezer eskatzen,
itsasontzia astiro,
kaiatik ari da… urruntzen,
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan,
karta bat idatziko dut,
norbaitek erantzun dezan.
Tabako, ron ta kanelaz
Sukartutako ametsetan,
algarak entzuten ziren
Habanako putetxetan.
Abanikodun mulata
gauari haize egiten,
musiken aide nagiek
odola erretzen zuten.
Jaio ginen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen,
itsasontzia astiro,
kaiatik ari da urruntzen,
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan,
karta bat idatziko dut,
norbaitek erantzun dezan.
HAURTXO TTIPIA
Haurtxo ttipia seaskan dago,
Zait iduri aingerua lo:
Ene maitea, ene pottolo,
Eginaguzu lo!
Xakur handia etorriko da
Zuk ez baduzu egiten lo:
Horrela gatik, ene pottolo
Eginaguzu lo!
I
Your Title Goes Here
IDUZKI DENEAN
Iduzki denean, zoin den eder itzala!
Maitia, mintzo zira, plazer duzun bezala:
Egiten duzula mila disimula,
Iñorant zirela; erraiten duzula
Bertzetaik naizela, faltsuki mintzo zira.
Zazpi urtez beti jarraiki zait ondotik,
Erraiten zautala, ez dut bertze maiterik;
Hitzez fidaturik nago tronpaturik,
Gaixoa trixtenik; ez dut eiten lorik,
Ez jan edan onik, maitia, zuregatik.
Oi! ene maitia, nik ere zure gatik,
Pasatzen dizut nik, zonbeit sabeleko min;
Ezkonduz zurekin, samur ait’amekin
Behar nindeite jin; ez dakit zer egin,
Ez eta nolajin, nik neure etxekoekin.
Oi! ene maitia, nun duz’izpirituia,
Fediaren jabe aita deraukazuia?
Atxikazu fedia, maitia bertutia,
Libra kontzientzia; munduko bizia
Labur da, maitia, ez zaitela kanbia
IKUSI MENDIZALEAK
Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igon behar dugu.
Ez nekeak, ezta bide txarrak
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.
Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.
J
Your Title Goes Here
JOSEBA ELOSEGIRI
Lotuz aire zaharrari
Dugun kanta pertsu berri
Joseba Elosegiri
Gizon miresgarriari
Ene haur eta ahaide
Bai ta euskaldun haurride
Zonbat zaituztetan maite
Nehoiz nehork ez dakike
Adios mendi ederrak
Ohian ta itsas bazterrak
Adios Donostiarrak
Jauntziren ditut su-garrak
Arras triste da bizia
Askatasunik gabea
Herriarentzat hiltzia
Nuen nik nere lehia
Donostiko medikiak
Erien sendatzaileak
Utz otoi ene zauriak
Dagoden orroitgarriak
Ni hiltzen baniz huntarik
Ez otoi egin negarrik
Ez baitut nigar beharrik
Ez badut jarraikilerik
K
Your Title Goes Here
KALIFORNIATIK
Lau peztik ez nuen eta alde egin nuen
Kalifornia aldera dirua egitera
Mendi idor batean ta bakar bakarrikan
Lau mile ardikin nebilen bazketan
Hau bai ez dela nik uste nuena
Beti lana eta, beti astelehena!!
Dena errauts eta dena belea
Lau xinurri ta suge kaskabela
Urtean bi aldiz herrire jausten ginen
Han mexikar neskak ze pollitak ziren
Abilek zirenak Lupekin juaten ziren
Ta tontoak ginenak whiskien lagun ginen
Hainbat alditan oroitzen nintzen bai
Ene herrikoetaz, ene lagunetaz
Aritzakungo plazeko dantzetaz
Eta Rosoneko hiru alabetaz
Ameriketara juan ginen paradisuen bile
Ta eguzki bero bat besterikan ez ginuen aurkitu (Bis)
L
Your Title Goes Here
LA DE LA MOCHILA AZUL
Qué te pasa, chiquillo, qué te pasa
me dicen en la escuela
y me preguntan en mi casa.
Hasta ahora lo supe de repente,
cuando oí pasar la lista
y ella no estuvo presente.
La de la mochila azul,
la de ojitos dormilones,
me dejó gran inquietud
y bajas calificaciones.
Ni al recreo quiero salir,
no me divierto con nada,
no puedo leer ni escribir,
me hace falta su mirada.
Musika
De recuerdo me quedan sus colores,
dos hojas de un cuaderno
y dice amor entre borrones.
Yo quisiera mirarla en su pupitre,
porque si ella ya no vuelve
Mi salón será muy triste.
La de la mochila azul,
la de ojitos dormilones,
me dejó gran inquietud
y bajas calificaciones.
LANDARE ETA LORE
Landare ta Lore,maitasun berriak,
berekin ditunak,oi udaberriak.
Eta gu Euskadin kezkatzen jarriak,
biziko direnez euskaldun herriak.
Udazkenarekin biluzten arbolak,
lurrean dabiltza haizeak orbelak,
halaber euskadin seme ta alabak
jasaiten ditugu nahi gabe apalak.
Bainan hala ere, hemen girade,
arbasok utzitako lurraren,artatzaile suhar ta leialak ;
Bainan hala ere, hemen girade,
arbasok utzitako lurraren salbatzaile (bis).
Xuri gorri berdez,loratu zuhaitza,
hainbat fruitu eder ekarri haritza.
Galtzen ari gira kultura hizkuntza,
nortasuna eta mintzatzeko hitza.
Abar puntetarik eihartzen hasia,
inguru guzian lotua sasia.
Txorien kantua kantu nahasia,
hau ez da arbaso’n ganik ikasia.
Bainan hala ere, hemen girade,
arbasok utzitako lurraren,artatzaile suhar ta leialak ;
Bainan hala ere, hemen girade,
arbasok utzitako lurraren salbatzaile (bis).
Amak egina du deiadar ozena,
bizi nahiare garrasi samina.
Atzar eta altxa hi ere laguna,
euskadin diagu amets ederrena
landare eta altxa hi ere laguna
euskadin diagu amets ederrena.
M
Your Title Goes Here
MAITIAK GALDEGIN ZAUTAN
Maitiak galdegin zautan, pollit nintzanez (berriz)
Pollit, pollit, nintzela bainan
Larrua beltz, larrua beltz!
Maitiak galdegin zautan, premu nintzanez (berriz)
Premu, premu nintzela bainan
Etxerik ez, etxerik ez!
Maitiak galdegin zautan, moltsa banuenez (berriz)
Moltsa, moltsa banuela bainan
Dirurik ez, dirurik ez!
Maitiak galdegin zautan, lanean nakienez (berriz)
Lanean, lanean nakiela bainan
Gogorik ez, gogorik ez!
Gaixoa hil behar dugu biek gosez (berriz)
Gosez, gosez ez naski bainan,
Elgar maitez, elgar maitez!
MARINA
Marina, Marina, Marina
Bihotzez maite zaitut
Irrifarre eder horrekin
Zoratzen bainauzu zuk
(Nik maite zintudan, gaur
Maitatzen zaitut
Ta ziur ere Marina
Bihar maiteko zaitut.) Bis
Musika
3 aldiz dena
N
Your Title Goes Here
NAFARROA
Arbasoen harkaitza
Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa
Arbasoen harkaitza.
Lur emankor hezkaitza
Bedatseko ekaitza
Ekhiaren emaitza
Nafarroa, Nafarroa
Arbasoen harkaitza
Zazpietan lehena
Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa
Zazpietan lehena
Gaztelien auhena
Santxoren hasperena
Gazteen itxaropena
Nafarroa, Nafarroa, Zazpietan lehenaaaaaaaaaaa
NAFARROA, ARRAGOA
Nafarroa, arragoa,
argiaren pausaleku
haizearen ibil-toki zabal,
hesirik gabea.
Nafarroa, arragoa, sua eta ura,
kondaira urratu baten oihartzun oihukatua.
Amets bat baino gehiago,
ez oparotasun osoa:
nahiaren eta ezinaren burrukatoki ekaitzez betea.
Nafarroa, arragoa mahats eta gari
maitasun eta gorroto
gezur eta egia gurea.
Nafarroa, arragoa
lur beroen sabel emankorra
eta goiko mendi hotzen mendetako loa.
Nafarroa, zuhur eta eroa,
lurrik maitatuena,
hormarik gabe utzitako etxea:
erreka gardenen negarrez
ibai lodietara ixurtzen ari den
odol bustikoarraren iturri bizia.
Nafarroa, arragoa eta oinarri
eta oinaze eta bidean zure bila ibiltzea…
Pinudiek usaintzen dituzten
harri txigorrezko bidetan gora
o, Nafarroa, Nafarroa betikoa.
O
Your Title Goes Here
O AMA EUSKAL HERRI
Anaia etxen da ezkuntü
Bortxatü niz orai joaitera
Ene ophilaren egitera
Paris-erat banuazü.
O ama Eskual-Herri goxua
Zütarik ürrün triste banua
Adios gaixo etxen denak
Adios Xiberua.
Paris-eko bizitzia
Lan kostüzuriaz bagiatzü
Hargatik berantzen zitadazüt
bena berantzen zutadazu
zure berriz ikustia
O ama Eskual-Herri goxua
Zütarik ürrün triste banua
Adios gaixo etxen denak
Adios Xiberua.
P
Your Title Goes Here
POTTOKA
Pottoka mendian jauzika ibilki
Buztana airean salbaia iduri.
Ezin harrapatuz Txomin da erori
Pottoka nausi da gure gizonari.
Denboran pottokak ez emaiten sosa
Ez zuen ez egiten Parisen afera
Neuilly-n ibiltzeko ez zuen usain ona
Adixkidendako ez aski ederra.
Txominek menditik jautsi du pottoka
lIeak mozturik pentzetan emana
Egun guzietan hartzen det sukrea
Iduri du orai Vincenn-en sortua.
T
Your Title Goes Here
TOPA DAGIGUN
Errioxar Baigorriko
Bakio nahiz Getariko
Topa dagigun eta bakean
Bizi gaitezen betiko (bis)
Umeak arretaz horni
Gazteei hitza eskaini
Gaztetxoago eta haurrago
Izan gaitezen geroni (bis)
Errioxar Baigorriko
Bakio nahiz Getariko
Topa dagigun eta bakean
Bizi gaitezen betiko (bis)
Ez uka amonei hitzik
Entzun agureei pozik
Zaharra ez da izandakoa
Luzaroan dena baizik(bis)
Errioxar Baigorriko
Bakio nahiz Getariko
Topa dagigun eta bakean
Bizi gaitezen betiko (bis)
Hierarkia da lehorra
Harremana emankorra
Errespetuan dago gordeta
Emakumeen altxorra.
Errioxar Baigorriko
Bakio nahiz Getariko
Topa dagigun eta bakean
Bizi gaitezen betiko (bis)
TTIKI TTIKITIK
Ttiki-ttikitik aita ta amak fraide ninduten nonbratu,
Bai eta ere Salamankarat ixtudiante bidaldu:
Salamankarat nindoalarik bidean nuen asmatu
Ixtudiante tunante baino hobe nuela ezkondu.
Ostatu xume pollit batean gosez gelditu bainintzen,
Nexka xarmant bat ari zitzaitan mahainean zerbitzatzen:
Beguia kartsu, ezpaina lore, enekin aise mintzatzen.
Aingeru hori ordu berean ene bihotzian sartu zen.
Hitz erdi batez maite nuela erran nion beharrira;
Bainan gaixoa, herabetua, ihesi joan zen kanpora.
Ez ahal nuzu, izar ederra, kondenatzen infernura!
Ez da sekulan ene gogotik histuko zure itxura.
Jainko maiteak egin banindu zeruetako giltzari,
Azken orenean jakingo nuen athea nori ideki:
Lenik aitari, gero amari, gero anai-arreberi,
Azkenian eta segeretuan ene maite pollitari.
Azken orduan ixil ixilik one maite politari.
U
Your Title Goes Here
URTE BATEZ
Urte batez maite bat izan dut nik
Urte bat betetzen du egun hunetan
Oroitzen naiz nola zure besoetan
Lokartzen nintzan
Fidatu ta bihotza eskainirik.
Oroimen hori hasi nahi nuke garaiz;
Nahi nuke bai samintasunez mozkortu
Nahi zinduzket adimendutikan kendu
Eta alferrik
Mozkortzean gehiago oroitzen naiz.
Denbor hori ez litaike bihurtu
Maitasuna zuk urrez ordaindu nauzu
Ta bihotza nahigabez bete didazu
Esker gabe
Norbaitek berdin ordainduko zaitu.
Zure epaile denbora da izango
Nahiz eduki daukazun edertasuna
Gaur izanik, maite asko dituzuna
Begira gero,
Ez ote zaituen nihork maitatuko.
UXO XURIA
Uxo xuria errazu, norat joaten ziren zu
Espainiako mendiak ere elhurrez bethiak ditutzu
Gaurko zure ostatu gure etxian baduzu.
Ez nu izitzen elhurrak ez-eta-ere gau illunak
Maitia gatik pasa nintzake, gauak eta egunak
Gauak eta egunak desertu eta oihanak.
Uxo eder airean, ederragoa mahainean
Zure parerik ez dut ikusi Espainia guzian
Ez eta ere Frantzian, iguzkiaren azpian.
Maite nauzula diozu, nik ere maite zaitut zu
Diozun bezain maite banauzu, elizaz fede nazazu
Elizaz fede nazazu eta gero zuria nukazu.
V
Your Title Goes Here
VOLVER
Este amor apasionado
anda todo alborotado por volver
Voy camino a la locura
y aunque todo me tortura, sé querer
Nos dejamos hace tiempo
pero me llegó el momento de perder
Tú tenías mucha razón
le hago caso al corazón
y me muero por volver
Y volver volver, volver
A tus brazos, otra vez
Llegaré hasta donde estés
Yo sé perder, yo sé perder
Quiero volver, volver volver
Musika
Nos dejamos hace tiempo
pero me llegó el momento de perder
Tú tenías mucha razón
le hago caso al corazón
y me muero por volver
Y volver volver, volver
A tus brazos, otra vez
Llegaré hasta donde estés
Yo sé perder, yo sé perder
Quiero volver, volver volver
X
Your Title Goes Here
XALBADORREN HERIOTZA
Adiskide bat bazen orotan bihozbera,
Poesiaren hegoek
Sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari bakardadez josia,
Hitzen lihoa iruten
Bere barnean irauten oinazez ikasia.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
Oroitzapen den gerora
Ihesetan joan hintzana. (Bis)
Hesia urraturik libratu huen kanta,
Lotura guztietatik
Gorputzaren mugetatik aske senditu nahirik.
Azken hatsa huela bertsotik sakonena,
Inoiz esan ezin diren
Estalitako egien oihurik bortitzena.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
Oroitzapen den gerora
Ihesetan joan hintzana. (Bis)
Z
Your Title Goes Here
ZAZPIAK OIHAL BATETIK
Mundu guztiak aditutzen du euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra.
Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
hau da txoria gari tartean goseak egon beharra.
Antzerki huntan lau pertsonaia ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du hostoa eta adarra.
Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
hau da txoria gari tartean goseak egon beharra.
Sutan pizturik darrai oraindik sugai berriz lengo gerra
oharkabean ez zen mintzatu txirrita poeta zarra
Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
hau da txoria gari tartean goseak egon beharra.
Zazpi ahizparen gai den oihala ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko utzirikan lau besterik.
Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi girela zazpiak oihal batetik.
Oihal bera da gure jantzia sortu gintuzten unetik,
ez du munduak kemenik sortu kentzeko gure soinetik.
Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi girela zazpiak oihal batetik.
ZENBAT GERA?
Zenbat gera?
Lau, bat,
Hiru, bost, zazpi?
Zer egin degu?
Ezerrez.
Zer egiten degu?
Elkar jo.
Zer egingo degu? Elkar hil?
Gure asmoak, esperantzak.
Herria, askatasuna,
Justizia, pakea,
Egia, maitasuna…
Mitoak, hitz utsak?
Zenbat gera?
Lau, bat,
Hiru, bost, zazpi?
Zer egin degu?
Ezerrez.
Zer egiten degu?
Elkar jo.
Zer egingo degu? Elkar hil?
Hori ez!, hori ez!, hori ez!
Mila esker ekitaldi honetan parte hartu duzuen guztioi.
Giro ona zuen ilusioaren eta energiaren isla da.
Mila esker kolaboratzaileei eta babesleei,
ezinbestekoak abentura honetan.
Eta, batez ere, mila esker bertaratutakoei.
Zuentzat egiten dugu ekitaldi hau,
denok familiarekin eta lagunekin
mahai handi batean gozatzeko.