PRIBATASUN POLITIKA

Ttipi-Ttapa Fundazioa (G31595473)

Kanpaina zehatzak gizarteratzeko tresna bat eskaintzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; Fundazioaren zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak edota komertzialak bidaltzea; webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea

Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, tratamenduaren erantzulearen legezko interesa, legezko eginbeharrak betetzea eta interesdunak emandako baimen zehatza (legitimazio oinarri nagusiak)

Ez da aurreikusten datuen komunikaziorik (legez ezarritakoak izan ezik)

Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko Ttipi-Ttapa Fundaziora jo dezakezu, helbide honetan: Koskontako bidea, 7, 1., 31770 Lesaka (Nafarroa), posta elektronikoa: info@ttipi.eus; telefonoa: 948 63 54 58

Pribatutasun Politika

Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, interesdunei jakinarazi nahi zaie webgune, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, G31595472 IFZ zenbakia duen Ttipi-Ttapa Fundazioaren (aurrerantzean “Ttipi-Ttapa Fundazioa”, “Fundazioa” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.

2. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emandako baimena (izen emate formulario batzuk betetzean, adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (zerbitzu bat kontratatzean edo gure webguneetan nabigatzean, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko) dira.

Ttipi-Ttapa Fundazioak interesdunen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

3. Datu pertsonalak biltzea

Ttipi-Ttapa Fundazioak ez dio interesdunari datu pertsonalak emateko eskatzen bere zerbitzuak aurre eramateko; alabaina, Fundazioak hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izanen da interesdunak datu pertsonalak ematea.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo interesdunen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Interesdunak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Ttipi-Ttapa Fundazioak interesdunak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Ttipi-Ttapa Fundazioaren webguneetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen interesdunak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera eginen duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak ematen dituen interesdunak edo erantzuleak adierazi behar du datu horiek tratatzeko oinarri legitimatzailerik baduela eta datu tratamendu horien bilketa eta tratamendua datu pertsonalak babesteko legez egin duela.

Interesdunaren edo erantzulearen ardura eta beharra izanen da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Ttipi-Ttapa Fundazioak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Interesduna edo erantzulea bera izanen da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Webguneen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webguneen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

4. Datuak tratatzeko helburuak

Ttipi-Ttapa Fundazioak hainbat eginkizun aurrera eramateko datuak bildu behar ditu. Webgune honen bitartez egin daitezke bilketen helburuak honako hauek dira:

  • Interesdunak / Eskatzaileak

Ttipi-Ttapa Fundazioarekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioa erabiliz edo beste baliabideren bitartez, Ttipi-Ttapa Fundazioak jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: interesdun gisa egindako eskaria edo ekarpena kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria kudeatzeko eta Ttipi-Ttapa Fundazioari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Era berean, kontrakoa adierazi ezean, Fundazioak (bere legezko interesan oinarrituta) zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaliko dizu.

  • Bezeroak

Kanpaina bat kudeatzeko eskaria egiten baduzu, jakinarazi nahi dizugu ematen dituzun datuak Ttipi-Ttapa Fundazioak tratatuko dituela. Tratamendu honen helburuak honako hauek dira: Ttipi-Ttapa Fundazioari eskatutako kudeaketa gauzatzea; zurekin harremanetan jartzea baliabide desberdinak erabiliz (posta elektronikoa edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak,…); fundazioak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta Ttipi-Ttapa Fundazioaren jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta Ttipi-Ttapa Fundazioari legez dagozkion funtzio guztiak betetzea. Bezero bihurtzeak tratamendu hauek onartzea dakar.

5. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Ttipi-Ttapa Fundazioak dituen webguneetan sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web kanaletarako estekak egon daitezke. Ttipi-Ttapa Fundazioak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webguneetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Ttipi-Ttapa Fundazioarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web kanaletan sartzen den interesdunari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera baldintzak, pribatutasun politikak, cookieen politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Ttipi-Ttapa Fundazioaren menpe.

6. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Ttipi-Ttapa Fundazioa. Koskonta bidea, 7, 1., 31770 Lesaka (Nafarroa), telefonoa: 948 63 54 58 edo, bestela, info@ttipi.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

7. Segurtasun-neurriak

Ttipi-Ttapa Fundazioak, bere tratamendu sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, interesdunei argi adieraziko zaie segurtasun neurri informatikoak ez direla eraso ezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku hartze edo esku hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Ttipi-Ttapa Fundazioaren erantzukizunpekoak.

Interesdunak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 948 63 54 58 telefono zenbakia edo info@ttipi.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

8. Indarraldia

Ttipi-Ttapa Fundazioak beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege edo jurisprudentzia aldaketak izan direlako. Ttipi-Ttapa Fundazioak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria toki berean argitaratuko du, eta interesduna berehala ohartuko da. Horregatik, Ttipi-Ttapa Fundazioak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun politika honetara.

9. Jurisdikzioa

Ttipi-Ttapa Fundazioa eta interesdunaren artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Ttipi-Ttapa Fundazioa eta interesduna, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Iruñeko Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Interesdunak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webguneetan azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Ttipi-Ttapa Fundazioak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.