Ideiak lotzen, zubiak eraikitzen
Ongi etorri
komunikazioak.eus plataformak mini-web formatuko tresna eraginkorrak eskaintzen dizkizu kanpaina zehatzak edo aldian aldiko proiektuak gizarteratzeko behar dituzun elementu guztiekin.
Kontaiguzu zer behar duzun eta, laguntzen ahal badizugu, zure beharren arabera prestatu eta toki bat eskainiko diogu zure mini-web orriari gure plataforman, zuri lana erraztuz.
Ezagutu abantailak
Egitasmoaren aurkezpena
Irudi galeriak eta bideoak
Izena emateko formularioak
Bozketak egiteko baliabideak
Datu baseak kudeatzea
Mini-web hauek bereziki egokituak daude telefono mugikorretan erabili eta elkarbanatzeko.
Zertan laguntzen ahal zaitugu? Eskatu informazioa
Egindako lan batzuk
Mugaldeko udalekua
Izena emateko kanpaina mezularitza aplikazioen bitartez zabaldu eta antolatzaileek datuak biltzeko soluzio praktikoa
Xahuketarik gabeko pintxo-poteoa
Pintxorik onena bozkatu eta saridunak eta parte hartzaileak identifikatzeko soluzioa
Kasu honetan, Baztango Udalaren Hiri Hondakinen kudeaketa zerbitzuak kanpaina bat abiatu du etxeko janari soberakinak zaborretara ez botatzeko. Kanpainaren izena: ‘Xahuketarik gabeko pintxo-poteoa’.
Kanpainak pintxo poteo bat proposatzen du, Elizondoko ostatuetan. Mini-web orrian sartu diren parte hartzaileek aukera dute eurendako onena den pintxoaren alde botoa emateko. Mini-web orriak duen formularioaren bitartez botoak erregistratzeaz gain, lehiaketan parte hartu dutenen izen-abizenekin eta telefonoekin excel fitxategia jasotzen du antolatzaileak kanpaina akitzerakoan.
Auzoa ostatua
Jatetxeko karta, menuak edo/eta menu bereziak online modu azkarrean kontsultatzeko prestatzen ditugu
Jatetxeetarako kartak, eguneko menua eta menu bereziak online sortzen ditugu. Gutuna/menua hainbat hizkuntzatan kontsultatu ahal izango duzue. Argazki-galeria sar daiteke.
Abantailetako bat da prezioak puntualki eguneratu daitezkeela.
QR kode baten bidez, kontsulta azkarra eta erraza izango da.
Sanferminetako kantu jaia
Sanferminetako kantu jaiaren abesti bilduma mugikorrez kontsultatzeko modu errezean
Abestiak hautatzeko online zerbitzua. Aurkibide alfabetiko baten bidez, berehala aurkitzen dira nahi diren abestien letrak. Ekitaldiaren datuak eta babesleen eta kolaboratzaileen logotipoak sar ditzakezu, galeria gisa hautatutako irudiekin batera.
Gure errekurtsoak zure esku