OINARRIAK ETA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Mugaldeko Udaleku Ibiltaria antolatu du, honako entitate hauen laguntzarekin: Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako Herriko Etxea eta Urruñako Herriko Etxea. Euroeskualdeak babesten duen ekimena da.
Izen ematerakoan parte hartzaileek dokumentu hauetan biltzen diren oinarriak eta baldintzak ontzat ematen dituzte.
Helburuak
- Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
- Mugak gainditzea.
- Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
- Parte hartzea bultzatzea.
- Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuaz.
Adina, datak eta ibilbidea
Adinak
Udalekuetan 2011 eta 2012 urteetan jaiotako gazteek parte hartu ahalko dute.
Datak
- Hasiera: Arantza, uztailak 13, 10:00, Herriko Etxean
- Bukaera: Sara, uztailak 19, 12:00
Familien esku gelditzen da parte hartzaileak lehen egunean Arantzara eramatea, baita azken egunean Sarara bila joatea ere.
Ibilbidea
- Uztailak 13: Arantza
- Uztailak 14: Arantza-Oiartzun
- Uztailak 15: Oiartzun
- Uztailak 16: Oiartzun-Urruña
- Uztailak 17: Urruña
- Uztailak 18: Urruña-Sara
- Uztailak 19: Sara
Jarduerak: Euskal jokoak, herri kirolak, euskararekin motibatzeko tailerra, mendi ibilaldiak, surf ikastaroa, paint ball-a, arborismoa, meategietara bisita, herri musikaren txokora bisita, eskalada, rap tailerra, lezeetara bisita, igerilekuak, zinema emanaldiak, solasaldia, gaubelak… (Egitarauan aldaketak egon daitezke).
Ibilaldiak: Arantza-Eskas (Oiartzun), Urruña-Larrun-Sara.
Oinez eginen diren ibilaldi horiez apartekoetan autobusez joanen dira batetik bestera.
Izen ematea eta parte hartzeko baldintzak
Izen emateko bide bakarra online formulario baten bidez izango da, eta martxoaren 1etik 31ra bitartean egingo da. Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:
- Euskaraz jakitea.
- Lehentasunez parte hartu ahalko dute honako udalerrietan erroldatutako gazteek: Bortzirietako udalerriak (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka), Oiartzun, Sara eta Urruña. Izen emateko epea bukatzen denean, tokia izanez gero, beste udalerrietatik izandako eskaerei erantzunen zaie, izen emandako ordena errespetatuz.
- Gehienez ere 40 lagunentzako tokia izango da. Izen ematea banaka nahiz bikoteka egin daiteke eta bukatu ondotik, kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo da. Irizpide gisa hartuko da genero aldetik parte hartzaileen artean oreka egotea.
- Behar diren dokumentuak eguneratuta izatea.
Udalekuak aurrera aterako dira gutxienez 15 lagunek izen ematen badute.
Familiei apirilaren 30ean jakinaraziko zaie udalekuetan onartuak izan diren. Ondoren, epe bat emanen zaie behar den dokumentazioa aurkezteko.
Udalekuen prezioa 175,00 eurokoa da, parte hartzaile bakoitzeko. Prezio horretan sartzen dira egoitza, otordu eta egingo diren ekintza guziei dagozkien gastuak. Ordainketa udalekuetan onartuak izan direla jakin ondoren eginen da, antolatzaileak familiei azalduko dien eran.
Oinarri hauek onartuta, interesatuek baimena ematen diete antolatzaileei emandako datuak egiazkoak direla egiaztatzeko.
Datuen babesa
Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren ondorioetarako, jakinarazten dizugu dokumentazio honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak MUGALDEKO UDALEKUA izeneko fitxategian sartuko direla eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea kultur elkartea izango dela hauen titularra eta arduraduna.
Datu horiek ez dira sekula tratatuko edo ez zaizkio hirugarren bati utziko, nola eta ez den interesatuaren berariazko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz ez den (1999ko abenduaren 14ko EAO 298zk).
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu lagatzaileak edozein unetan du eskubidea datuen berri izateko, datuak zuzendu edo ezereztatzeko edo datuen aurka egiteko.
